Gloria Rekarte

Gloria Rekarte
Bizitza
Jaiotza1958
HeriotzaTafalla2025eko apirilaren 25a (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzailea

Gloria Rekarte Gutiérrez (1958 - Tafalla, 2025eko apirilaren 25a) kazetari eta politikari nafarra, 19 urte eman zituen Espainiako hainbat espetxetan. Gero Etxerat elkartean aritu zen presoen familiei laguntzen. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ordezkatu zuen Gernikako Akordioaren sinaduran. Hogei urtez zutabe bat idatzi zuen Gara egunkarian.

Biografia

1981ean atxilotu zuten ETAko kide izateagatik, eta espetxean eman zituen 19 urteetan sakabanaketa-politikaren gorabeherak jasan zituen: El Puerto de Santa María, Ávila, Tenerife edo Yeserías bezalako kartzeletatik pasatzea egokitu zitzaion. Puertoko kartzelako baldintza tamalgarrien inguruko bere testigantza eman zuen Garak 2021ean argitaratu zuen artikulu batean.

2000. urtean kartzelatik atera eta gutxira, Gara egunkariarekin kolaboratzen hasi zen. Bi astean behin gizarte eta politika gaien inguruko zutabe bat ateratzen zuen, gaztelaniaz, eta hogei urtez-edo egin zuen lan hura. 2022ko irailaren 27an argitaratu zioten azkenekoa, Despedida y cierre izenburukoa (agurra eta itxiera).

Kartzelatik kanpo, Etxerat erakundean integratu zen eta presoen familiei laguntza eman zien, euren eskaera eta bidaiekin lagunduz. 2007an, ezker abertzalea legez kanpo utzi zuten garaian, bigarren izan zen Nafarroako Abertzale Sozialisten zerrendan. ETAk 2011n jarduera armatua behin betiko utzi baino lehentxeago, Jon Agirre Agirianorekin batera, Rekaldek EPPK ordezkatu zuen Gernikako Akordioaren sinatzean,[1] Euskal Herrian fase berri bat irekitzeko bidea eman zuen mugarrietako bat.[2]Gaixotasun luzea pairatu ondoren 2025ean hil zen.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.