Glauber Pedro de Andrade Rocha (Bahia, Brasil, 1939ko martxoaren 14a - Rio de Janeiro, Brasil, 1981eko abuztuaren 22a) Brasilgo zinemagilea izan zen.
Biografia
Zinema-kritikak eta zinema berriaren aldeko manifestuak idatzi zituen. 1960tik aurrera zinema berritzailearen alde eta kolonialismoaren aurka Cinema Novo izenaz sortu zen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen.
Bide berriak urratu zituen, eta gosearen edo indarkeriaren estetika aldarrikatu zuen. Rocharen filmek oso elementu desberdinen eragina dute: Joao Guimarães Rosa idazlea, Eisenstein, Visconti, westerna, dokumentalismoa, herri-kantuak.
Militarrengandik ihesi, erbestean egin zituen azken garaiko lanak. Harenak dira: Deus e o Daibo na terra do sol (1964, Jainkoa eta Deabrua eguzkiaren lurrean); Terra en transe (1967, Lurra ikaraz); Antonio das Mortes (1968); Cabeças cortadas (1970, Buru moztuak); A Idade da Terra (1980, Lurraren adina).
Erreferentziak