Gernika 1966-1976 bitartean Pablo Sorozabal konposatzaileak sortutako hileta martxa bat da.[1] Euskarazko hitzak Nemesio Etxanizek idatzi zituen.[2] Musika konposaketa honen gaia 1937. urteko Gernikako bonbardaketa da. Euskal usadioan oinarrituta dago, eta garrantzia handia du txistuak.
Hitzak
Gernika. Eusko Kantata
Gernika, hilketa, su ta gar erreta,
andreak ta haurtxoak, heriotzari ihesika.
Gernika gaixoa, malkozko itsasoa,
odolez gainezka, zoritzarrean itoa.
Utzi emakume negar-zotinak,
Euskal Herria hemen dago.
Haritza bezain lerden ta zutik,
gero ta indartsuago.
Arrano beltzak alferrik datoz
lainoak baino gorago
Euskal gaztedi, guztiak erne
etsaia borrokatzeko!
Hiltzaile hoiek inoiz ez dute
haritzik lurperatuko!
Aizu! Hoiek, inoiz!
Hautsi gure kateak,
piztu euskal legeak
ta hil artean bizi askatasunean...
eta pakean[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak