Genil Espainiako ibaia da, Guadalquivirreko ibaiadar nagusia ezkerraldetik. Iberiar penintsulako zazpigarren luzeena da 358 kilometrorekin.
Izena
Izena latinezko Singilis datorkio, arabieraz Sinyil, Sannil edo Sinnil bihurtu zena.
Ibilbidea
Iturria Sierra Nevadan du, Mulhacén mendirik iparralderantz. Gero Granada, Loja, Puente Genil eta Écija zeharkatzen ditu Palma del Ríotik gertu Guadalquivirrean hiltzeko.
Ibaiadarrak
- Cubillas
- Cacín
- Beiro
- Monachil
- Aguas Blancas
- Darro
- Dílar
Urtegiak
Urtegi nagusi bi ditu, Iznájar eta Cordobilla, eta beste batzuk txikiagoak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak