Genaro Riestra Díaz (Mexiko Hiria, 1905eko azaroaren 1a - Bilbo, 1957ko uztailaren 28a) asturiar politikaria izan zen.[1]
Biografia
Gijónen ikasi zuen eta merkataritza-peritua izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaia Hispanoamerikan zehar zabaldu zuen ideia falangistak. 1939an Antilletako Lurralde Buruzagia izan zen. Mexiko Hirian bizi zela, Mexiko eta Kubako Falangeen arduraduna izan zen. Mexikotik bota zuten. Adin gutxiengoen aberriratzeko ordezkari berezi izendatu zuten. 1943ko apirilaren 11n Pontevedrako gobernadore zibil bilakatu zen. 1944ko irailean Bizkaikoa izatera pasa zen. Gorteetan prokuradorea ere izan zen.
1947an Greba Orokorrean parte hartu zuten langileak kontratua deuseztatzea proposatu zuen.
Euskararekiko jarrera bortitza izan zuen: hilerritik euskarazko hilarriak kentzea agindu zuen eta Federico Krutwig Euskaltzaindiatik botatzea proposatu zuen.[1]
María de los Ángeles de la Fuente Díaz ezkondu zuen. 1957an hil zen.[2]
Erreferentziak