Gearóid Ó Cairealláin (Belfast, 1957 – ibidem, 2024ko abenduaren 20a) irlandako gaeleraren aldeko ekintzaile izan zen.
Belfasteko St Mary's Christian Brothers' Grammar School-en ikasten ari zela berotu zitzaion gaelerari. Preas an Phobail astekaria sortu zuen, 1984an Lá egunkarian bihurtua. Aisling Ghéar antzerki taldearen, Raidió Fáilte irratiaren eta Cultúrlann McAdam Ó Fiaich kultur etxearen sortzaileetako bat ere izan zen. Coláiste Feirste bigarren hezkuntzako eskola ezartzen ere lagundu zuen. 1995etik 1998ra Conradh na Gaeilge gaeleraren aldeko erakundeko presidentea izan zen.[1]
2006tik paralisia izan arren, aktibismoarekin jarraitu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak