GazelaAntilopinae subfamiliako hainbat espeziek hartzen duten izen arrunta da. Hiru genero ezberdinetako animaliak izendatzen dira horrela, Gazella generokoetaz gain Nanger eta Eudorcas generotako espezieak. Azken bi genero hauek Gazella-ren azpigenero kontsideratzen baziren ere, gaur egun espezie bereizitzat hartzen dira.
Arabierazko غزال (ġazāl) hitzetik dator[1]. Magrebtarrek ġazēl esaten dute eta badirudi Europara antzinako espainieratik eta frantsesetik iritsi zela[2]. Arabiarrek haien poesietan emakumezkoen edertasunaren sinbolotzat dute[3]. Sahara azpiko Afrikako herrialde askotan "dangelo" esaten diote, "orein arina" esan nahi du[4].
Deskribapen orokorra
Gazelak antilope ertainak edi txikiak dira, 60-110 cm-ko altuera hartzen dute. Kolore arre argia izaten dute. Bi adar kurbatu dituzte buru gainean.
Animalia arinak dira. Espezie batzuek 100 km/h abiadura ere hartzen dute eta denbora batez 50 km/h mantentzeko gai dira.