Garrotikoak

Garrotikoak
MaterialakHostorea
Aingeru-adatsa
txokolatea
sagarra
OsagaiakHostorea eta txokolatea
Historia
JatorriaEspainia

Garrotikoak Iruñean aurkitu daitezken hostore eta txokolate gozoki tradizionalak dira. 1969az geroztik prestatzen hasi ziren, Pablo Sarundiren eta haren emazte Beatrizen eskutik, Estafeta kaleko 22. zenbakian.[1][2]

Historia

XX. mendearen hasieran, Estafeta 22ko lokala Esteban Osacarren arotzeria zen. 1930eko hamarkadan, José Larreak lokala erosi zuen txokolatea eta argizaria bertan fabrikatzeko. Handik denbora batera, Regina González Vicentek lokala erosi zuen janari dendarako. 1969an, Pablo Sarandi eta Beatriz senar-emazteek gozokiak ekoiztea erabaki zuten, gozogintza sailak lortutako arrakasta ikusirik.[3][4][5]

1991n, hogeita bi urtez etenik gabe lan eginda eta ondorengorik ez zutenez, negozioa beste pertsonen esku uztea erabaki zuten, eta Lourdes eta Asun Gómez Tellechea ahizpei eman zizkieten errezeta guztiak.[6][7]

Ezaugarriak

Jatorrizko errezetari jarraituz, garrotikoak hostorez eta txokolatez egiten dira. Hostore baten gainean txokolatea zabaltzen da pastel-mahuka batekin, eta, horrela, biribilki batzuk prestatzen dira gero zatika mozteko.[8] Normalean egunean 2.400 garrotiko inguru egiten dira.[9]

Erreferentziak

  1. Redacción. (2016ko urtarrilak 28). 48 horas en Pamplona: lo que no te puedes perder. Madrid.
  2. Araluce, G.. (29 de julio de 2011). Los "garroticos" más famosos de Pamplona tendrán una nueva tienda. Pamplona.
  3. ¡Al rico chocolate! Aquellas pastelerías, confiterías y chocolaterías (1900-2000). Pamplona 18 de abril de 2019.
  4. Foodies Alert!! The Perfect Chocolate. .
  5. Portillo, María Puy; Rakosnik, Mónica. (4 de mayo de 2016). «El tesón de una gran familia» Estafeta: 12-17..
  6. Lara Villanueva. (11 de marzo de 2020). Pamplona huele a 'garroticos'. .
  7. Munárriz, Myriam. (25 de marzo de 2020). A garroticos contra la epidemia. Pamplona.
  8. Cómo se elaboran los garroticos. Pamplona 23 de septiembre de 2015.
  9. Los “garroticos” de Pamplona, únicos en el mundo entero. Bilbao - Pamplona 9 de mayo de 2013.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!