Beasainen jaio zen, gaur egun Nafarroa etorbideko 13. zenbakia duen etxean. 1971ko urtarrilaren 25ean hil zen, 65 urte zituela, Jesuiten Deustuko egoitzan. Irakasle eta zine kritikaria ere izan zen, bai eta hainbat kultura elkartetako kide ere.
Ikasketak
Lehen ikasketak herrian egin zituen. Ondoren Jesusen Lagundian sartu zen. Jadanik jesulaguna zela, Filosofiako doktoretza egin zuen Erromako Unibertsitate Gregoriarrean, eta Pedagogia eta Psikologiakoak, berriz, Tolosako Unibertsitatean eta Lovainako Unibertsitatean. Areagoko ikasketak ere egin zituen, Europako hainbat unibertsitate eta goi-mailako ikastetxetan.
Pedagogiako katedra izan zuen Gijongo Lan Unibertsitatean, Santanderko Nazioarteko Unibertsitatean eta Salamancako Pontifize Unibertsitatean.
Psikologo gisa, Garmendia Otaolak Norabide eta Aukeraketa profesionalerako hainbat laborategi-bulego sortu zuen Malagan, Sevillan, Bilbon, Gasteizen, eta abar.
Idazlanak
Zinemari eta beste gai batzuei buruzko hainbat liburu idatzi zituen.
Haren libururik nabarmenena da Beasain, patria de San Martín de Loinaz. Biografía de un Pueblo y un Santo. 1962an Japoniako 26 martirien santu aitortzearen lehendabiziko mendeurrena zela-eta argitaratu zen Loinazko San Martinen biografia hori.