Gari Berasaluze

Gari Berasaluze
Bizitza
JaiotzaGetaria1975eko urriaren 30a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 168

Gari Berasaluze Ostolaza (Getaria, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 30a - ) euskal idazlea da. Hainbat urtez kazetaritzan eta liburugintzan egin du bidea. Besteak beste, Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria eta Txalaparta argitaletxearen euskarazko liburuen argitaratzailea izan da.

1996-1999 urteen artean, Euskaldunon Egunkariako literatura gehigarriaren arduraduna ere izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen 1998an.

Lanak

Saiakera

  • 64 Begirada xake-taularen zuri-beltzetan (2021, UEU)

Poesia

  • Azaro urrunetako intifadak (1996, Elkar)
  • Enarak itzuli dira (2019, Booktegi)

Haur eta gazte literatura

  • Bobbyren hauspoa (1999, Ibaizabal)
  • Tulipa gorriak (2002, Txalaparta)
  • Elurra ezin da erosi (2007, Txalaparta)
  • Elaia, glutenik ez duen kolorea (2010, Txalaparta)

Biografia

  • Elkano, itsasoak emandako bizitza (2008, Txalaparta)

Itzulpenak

  • Mia Couto: Nire taldeko atezaina fusilatu zuten eguna (1994, Susa).
  • Fidel Castro: Askatasunaren Eskola (2000, Txalaparta)
  • Marcos komandanteordea: Zapataren koloreak (2003, Txalaparta)

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!