Galiziako Portuak (galizieraz: Portos de Galicia) Espainiako Galizia autonomia erkidegoko portuak kudeatzen eta administratzen dituen erakunde publiko bat da. Galiziako Xuntaren Itsas Kontseilaritzaren menpe dago.
Bere jarduera 1996an hasi zuen, eta Galiziako 122 portu eta itsas instalazioak kudeatzeaz, mantentzeaz eta ustiatzeaz arduratzen da. Instalazio horietan arrantzako, itsaskitegietako, merkataritzako eta itsas kiroletako jarduerak egiten dira. Galiziako portuen administraritza kontseiluko gaur egungo lehendakaria José Manuel Álvarez-Campana da.
Galizian portu agintaritzek kudeatzen dituzten interes orokorreko bost portu daude: Ferrolgo portua, A Coruñako portua, Villagarcíako portua, Maríngo portua eta Vigoko portua.
Kanpo estekak