Galesko markak

Galesko markak izenez ezagutzen den lurraldea gorriz adierazita.

Galesko markak izendapenak (galeseraz Y Mers eta ingelesez Welsh Marches) Gales eta Ingalaterraren arteko muga eremua edo lurraldea izendatzen du. Izendapen horrek aldaketa izan ditu esanahian garaien arabera. Erdi Aroan, ongi mugatutako lurralde bat izendatzeko izendapen ugari erabili ziren: Gales marka edo Galestar marka, Galesko marka, latinez Marchia Walliae.

Galeseko konkistaren garaian, Erdi Aroan, Gales hego kostaldeko eta hego-ekialdeko jaurerriei deitzeko erabiltzen zen izendapena. XI. mendean heldutako normandiar jatorriko jaun gerrazaleak zituzten buruzagi, eta autonomia handiz kudeatzen zituzten lurraldeok. Hala ere, izenez bederen Ingalaterrako erregearen mendekoak ziren, baita haren aliatu ere. Erabakigarriak izan ziren Ingalaterrak Gales mendean hartzeko.

Ikus gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!