Gaikako zabor-bilketa mota desberdinetako zaborrak bereiziz egiten den bilketa da: erretzekoak, birziklatzekoak, plastikoak, beirak, pilak, etab. aparte jarrita.[1]
Gaikako bilketa egiteko, funtsezkoa da herritarren laguntza: bizilagunek hondakin aprobetxagarriak gainerako hondakinetatik bereizten dituzte, eta edukiontzi egokietan uzten dituzte. Lankidetza hori lortzeko, herritarrak sentsibilizatzen dira ingurumen-hezkuntzako kanpainen bidez.
Aukeraketa errazteko, edukiontziak kolorearen arabera bereizten dira, eta, zenbaitetan, formaren arabera.
Erreferentziak
↑«Gaikako zabor-bilketa», Euskalterm terminologia banku publikoa