Gabriel Mendizabal

Gabriel Mendizabal

Bizitza
JaiotzaBergara1764ko azaroaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1838ko urriaren 1a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak

Gabriel Maria Mendizabal Iraeta (Bergara, 1765eko maiatzaren 14a - Madril, 1838ko irailaren 1a) gipuzkoar jenerala izan zen[1].

Biografia

Sarjentu nagusia izan zen Konbentzio Gerran. 1793an koronel izendatua, Burgosko boluntarioen errejimentu berriaren agintaritza izan zuen. Hurrengo urtean, Baztan haraneko gudua eta gero, Gipuzkoako komandante bilakatu zen.[2]

1802an, koronela zen Nafarroan. 1804ko irailaren 23an, Bilbon sartu zen Zamakolada izeneko matxinada kontrolpean izateko.[3]

1809an Iberiar Penintsulako Gerra hasi zenean, mariskal eta jeneral bilakatu zen. Cuadro de Alba de Tormesko konde izendatu zuten. Geborako guduan menderatua izan ondoren, soldadu izatea eskatu zuen. Baina Albuerako guduan lan ona egin ondoren, gradua berreskuratu zuen.

1812ko udazkenean, probisionalki frantziarrak bota ondoren, Castaños jeneralarekin batera Bizkaiko ohorezko diputatu nagusi izendatu zuten eta beranduago, Bizkaiko jaurerriko gobernadore bihurtu zen. Hurrengo urtean San Martzialgo guduan aritu zen.

Erreferentziak


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!