GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua

GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua
Datuak
Izen laburraUNAIDS
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea
Jarduera
KidetzaUnited Nations Sustainable Development Group (en) Itzuli
Honen parteNazio Batuen sistema
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1996
webgune ofiziala
Facebook: UNAIDS Twitter: UNAIDS Instagram: unaidsglobal Youtube: UCrA0whx_rGDJ9AOv4FvCx0Q Edit the value on Wikidata

GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua (ONUSIDA akronimoarekin ezagunagoa) Nazio Batuen Erakundearen programa bat da, HIESaren aurkako ekintzan hainbat agentzia espezializatuen jarduerak koordinatzeko. UNAIDS, ingelesez, 1996ean jarri zen martxan.

Zuzendari exekutiboa Winnie Byanyima da, Nazio Batuen Idazkari Nagusiordea, eta Geneva-n (Suitza) kokatua dago.[1]

HIESaren aurkako nazioarteko estrategia

HIESaren aurkako nazioarteko estrategia 2021-2026 Garapen Jasangarrirako Helburuei eta 2030 Agendari lotuta dago eta desberdintasunak murrituz zerbitzuen irisgarritasuna hobetzea du helburu.[2]

ONUSIDAK urtero urtero HIESaren aurkako erantzuna handitzearen alde egin du, baina 2015a eta gero behin betiko erantzuna bilatzen du, 2030ean HIESaren epidemiarekin amaitu dadin. Horretarako, 2020rako 90-90-90 helburuak ezarri ziren[3], 2030era begira, helburuok 95-95-95 dira[4]:

  • 2030ean GIBarekin bizi direnen %90ak bere diagnostikoa ezagutzea.
  • 2030ean bere diagnostikoa ezagutzen dutenen %90ak tratamendu antirretrobirala jasotzea.
  • 2030ean tratamendua jasotzen dutenen %90 birusaren supresioa izatea (odolean ez detektatzea).

2021eko ekainean HIESAren gaineko goi-mailako batzarra[5] [6] eta gero, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak deklarazio politiko berriaren berri eman zuen[7].

Erakundeak

ONUSIDArekin lan egiten duten NBEko agentziak hauek dira[8]:

  • ACNUR Errefuxiatuentzako NBEren Goi Komisarioaren Bulegoa
  • UNICEF Haurrentzako Nazio Batuen Fondoa
  • PMA Elikagaien Munduko Programa
  • UNDP Garapenerako Nazio Batuen Programa
  • UNFPA Nazio Batuen Populazioaren Funtsa
  • UNODC Droga eta Delituen Kontrako NBEren Bulegoa
  • OIT Lanaren Nazioarteko Erakundea
  • Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea
  • OME Munduko Osasun Erakundea
  • Munduko Bankua

Laguntzaileak

  • HIESari, Tuberkulosiari eta Malariari aurre egiteko Nazioarteko Fondoa (Fondo Mundial)[9]

Fede oneko enbaxadoreak

Fede oneko enbaxadoreen zerrenda:[10]

Erreferentziak

  1. https://www.unaids.org/en/aboutunaids/unaidsleadership recuperado el 9 de diciembre de 2019
  2. (Gaztelaniaz) «Estrategia mundial contra el sida 2021-2026» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  3. (Gaztelaniaz) «90-90-90: Tratamiento para todos» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  4. (Gaztelaniaz) «El informe de ONUSIDA sobre la epidemia mundial de sida muestra que los objetivos de 2020 no se cumplirán debido a un éxito profundamente desigual; COVID-19 arriesga desviar los avances en VIH fuera de curso» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  5. (Ingelesez) «Homepage» UNAIDS.ORG (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  6. (Ingelesez) «Brochure - High-level meeting on AIDS, 8-10 June 2021» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  7. (Ingelesez) «Political Declaration on HIV and AIDS: Ending Inequalities and Getting on Track to End AIDS by 2030» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  8. (Gaztelaniaz) «Copatrocinadores de ONUSIDA» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  9. (Gaztelaniaz) «About UNAIDS» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  10. (Gaztelaniaz) «Defensoras y embajadores de buena voluntad de ONUSIDA» www.unaids.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Unaids.org (ONUSIDAren gunea).
  • 2006 Unaids.org (ONUSIDAren txostena HIESaren epidemia globalari buruzkoa).
  • GreenFacts.org (HIESaren epidemiaren egoera eta erronkak, ONUSIDAren txostenaren laburpena, GreenFacts-ek egina).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!