Félix Balboa Lezaun (Bilbo, 1968) advaita adarreko monje hindua da, Vedānta Yoga eskola bateko zuzendaria.
Amarekin batera hinduismoa ezagutu eta, hemeretzi urte zituela, Swami Ritajananda Maharaj maisua ezagutu zuen. Indian monje bilakatu eta penintsulara itzuli zen. H.H. Swami Rameshwarananda Giri Maharaj izena hartu zuen. Extremadurako Sierra de Gatan monasterio bat ezarri du.[1][2]
Erreferentziak