Full of Life Christine and the Queens-en 2023ko kantu bat da, Paranoia, Angels, True Love diskokoa. Johann Pachelbelen klasiko barroko baten (Kanona re maiorrean) gainean eraikitako pop kantu bat da.[1]
Abesti honekin zuzeneko indartsuak egin izan dituen artistak 2023ko, esate baterako 2024ko Joko Olinpikoen urtebeteko aurrerapen kontzertuan, 2023ko uztailean Parisen, non bular hutsik geratu zen interpretazioaren amaieran (baina France 2ko errealizatzaileak kamera aldendu zuen).[2] 2023ko abuztuan Grammy museoan Los Angelesen eskaini zuen beste zuzeneko gogoangarri bat.[3]
2023. urtearen amaieran Amazon-ek lizentziatu zion abestia iragarkietan erabiltzeko, zeinak zabaldu izan diren zenbait merkatutan 2024an zehar.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak