Frederiksberg jauregia

Frederiksberg jauregia
Frederiksberg Slot
Frederiksberg jauregia eta parkea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaFrederiksberg Municipality
Koordenatuak55°40′18″N 12°31′30″E / 55.6717°N 12.525°E / 55.6717; 12.525
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1738
KomisarioaFrederiko IV.a Danimarkakoa
Izenaren jatorriaFrederiko IV.a Danimarkakoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea

Frederiksberg jauregia (danieraz Frederiksberg Slot) Frederiksberg hiriko jauregi barrokoa da. Inguruan duen parke ederra ere estilo barrokoan diseinaturik dago. Kopenhage hiriburuaren erdigunetik oso gertu dago. XIX mendearen erdialderarte Danimarkako Errege familiaren udako egoitza izan zen.

Historia

Frederik IV.ak, printze zela, Europan zehar asko bidaiatu zuen eta bereziki liluratua gelditu zen Italiako jauregiekin. Kopenhagera itzuli zenean bere aita Kristian V.a erregeari Solbjerg muinoan jauregi eder bat eraikitzeko baimena eskatu zion.

Lanak 1699an hasi ziren eta lehenengo jauregia 1703an bukatu zen. Ernst Brandenburger arkitektuak diseinatu zuen eta solairu bakarra zeukan. Hurrengo urteetan hainbat zabalkuntza izan zituen, azkena 1738an.

Frederik IV.ak asko erabili zuen eta Petri I.a Errusiakoa ere bertan hartu zuen 1716an. Hurrengo erregeek ere asko erabili zuten jauregia, harik eta 1852an Frederik VI.aren emazte Maria bertan hil zen arte. Ordutik aurrera erregeek ez zuten erabili eta 1868an Gerra Ministerioari saldu zioten honek ofizialen akademia bihurtu zuelarik.

Parkea

Estilo barrokoan diseinatu zituen H.H. Scheel-ek 1703an jauregiaren lorategiak. Jauregiaren aurrekaldean terrazak, urjauziak eta zuhaitz lerrokatuak ezarri zituen. 1804ean Peter Pedersenek parkea birdiseinatu zuen ingeles estiloan eta lakuak, uharteak eta ibilbideak gehitu zizkion. Ordukoa da Andreas Kirkerupen Udako etxe txinatarra ere.

Iruditegia

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!