Francisco Ramón Matías Sagarzazu Sagarzazu (Hondarribia, 1888ko otsailaren 24a - ib., 1975eko otsailaren 1a) gipuzkoar politikaria izan zen.
El Bidasoa egunkaria zuzendu zuen eta 1915etik 1936ra kolaboratu zuen. Irungo Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea izan zen, probintziako diputatua, Gipuzkoako udalerrien ordezkari gisa Gorteetako prokuradorea. Hondarribiko alkate izan zen 1925etik 1929ra, eta 1942tik 1958ra. Primo de Riveraren diktaduran lehenik, eta Francorenean ondoren. 1938an Falange Españolako Prentsa eta Propaganda arduraduna izan zen.[1]
Harreman estua eduki zuen Pedro Muguruza arkitektoarekin, Hondarribiko hainbat proiekturen diseinua enkargatu ziola.
Erreferentziak
Kanpo estekak