Francisco José Lombardi (Tacna, 1947ko abuztuaren 3a) perutar zinema-zuzendaria da.
Biografia
La ciudad y los perros (1985) filmarekin egin zen ezaguna. Oso zinemagile polemikoa da. Limako Unibertsitatean eta Santa Feko (Argentina) Fernando Birriren dokumental-eskolan ikasi zuen. 1977an egin zuen lehen filma: Muerte al amanecer. Lombardiren beste film batzuk: La boca del lobo (1988), Caídos del cielo (1990, gaztelaniazko filmik onenaren Goya saria), Sin compasión (1994), Bajo la piel (1996, Zilarrezko maskorra Donostiako Zinemaldian).
Inca Films enpresa sortu zuen. El Correo egunkarian eta Hablemos de cine aldizkari ospetsuan idatzi izan du zinema-kritikari gisa.
Filmografia
Erreferentziak