Francisco Iturribarria Lauzirika (Bilbo, 1863ko azaroaren 7a - 1916ko apirilaren 12a) bizkaitar olerkaria izan zen. Urduñan eta Gasteizen ikasi zuen eta Santurtzin, Portugaleten, Abandon eta Bilbon egon zen apaiz. Kazeta karlistetan idatzi zuen hasieran, eta nazionalistetan ondoren. Txomin Agirre, Ramón Basterra eta Karmelo Etxegarai izan zituen lagun min. Poema-bilduma bat eman zuen argitara 1898. urtean, Poesías izenburuaz.
Erreferentziak