Fez el Bali

Fez el Bali
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Fez el Bali
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaFès-Meknès
PrefekturaFez Prefecture
Lurraldeko administrazio-erakundeFez
Koordenatuak34°04′12″N 4°57′17″W / 34.07°N 4.9547°W / 34.07; -4.9547
Map
Arkitektura
Azalera220 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia170-001
Eskualdea[I]Arabiar Herrialdeak
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Fez el Bali (arabieraz: فاس البالي‎, euskaraz: «Fez Zaharra») Fezko medina edo hirigune harresitua da, Marokon. Idristarren dinastiaren hiriburua izateko eratu zuten 789 eta 808 artean. Fez el Bali, guztira 156.000 biztanle dituena, munduko oinezkoen alderdirik handiena da.[1]

UNESCOk 1981ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[2]. Fez el Bali, Fez Jdid eta frantziar auzo berria Fez hiriko hiru barrutiak dira.

Historia

Idris I.ak inperioa eskuratu berritan Fez ibaiaren eskumako ertzean herri berri bat sortzea erabaki zuen 789 urtean. Hasierako biztanleak Kordobatik ihesean zetozen errefuxiatuak izan ziren[3]. Bere seme Idris II.ak bere hiriburua eraiki zuen ibaiaren beste aldean 809 urtean. Oraingoan Kairuanetik (Tunisia) etorritako errefuxiatuek populatu zuten[3].

Ibaia estua bazen ere hiri bakoitzak bere garapena izan zuen harik eta XI mendean almorabideek bateratu zituzten arte. Errefuxiatuek Fezera ekarritako onuren adierazgarri Al Qarawiyyin Unibertsitatea da, munduko unibertsitate zaharrena kontsideratua eta Kairuanetik etorritako tunisiar batek sortua, 859 urtean. Almorabideek ordea hiriburu berria eraiki zuten, Marrakex.

Almohadeen garaian merkatal herri handia bihurtu zen eta munduko handiena izatera ere iritsi zen une batez[4]. 1276 urtean Mariniek Fezen berrezarri zuten hiriburua eta honek abiarazi zuen Fez el Baliren garai aberatsena. Garai hartakoak dira hiriko eraikin nagusiak. Harresietatik kanpora hiri berria hasi zen sortzen eta Fes Jdid izena hartu zuen.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. www.mnn.com
  2. UNESCOren webgunea
  3. a b «History of Fes» www.macalester.edu (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  4. (Ingelesez) The Report: Morocco 2009. Oxford Business Group ISBN 9781907065071. (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!