Fernando Gonzalo Azpeitia (Donostia, Gipuzkoa, 1942an) euskal musikaria da.
Donostian jaio zen, 1942an. Musika eta Kimika Zientziak Valentzian ikasi zituen, eta Esteban Elizondo maisuarekin organoan espezializatu zen. Hogeita hamar urtean Mariaren Bihotzaren abesbatzako organista izan zen. 1977an, organo-jotzaile bakarlari ibilbideari ekin zion, eta organoarekin erlazionatutako jarduera ugari garatu zituen Europa eta Amerikan zehar. Organoaren irakaskuntzan ere ibilbide sendoa izan zuen. Elizbarrutiko Organo eta harmoniumak zaharberritzeko batzarreko kide da. Organorako hainbat obra idatzi ditu.
Lanak
- Diálogos al alba (Mezsolo/tx/org)
- Emmanuel (org)
- La libélula (org.): 1. Reflejándose en el lago ; 2. Volando de flor en flor ; 3. Cuando arrecia el vendaval
- Procesional (org)
- Suite nupcial (org)
Erreferentziak
Kanpo estekak