Fernando Gartzia Alegría (Bilbo, Bizkaia, 1896ko urriaren 28a - ib., 1952ko urtarrilaren 26a) margolaria izan zen. Buenos Airesen hartu zuen bizilekua, eta bertan egin zituen Pinturako ikasketak. Parisa joan zen ondoren, eta erakusketa garrantzitsu bat egin zuen han. Maisutasun handia erakutsi zuen koloreen erabileran.
Obra nagusiak: Gitanas (1919), Desnudo (1922), La dama del abanico (1924) eta Figuras de ballet (1951).
Erreferentziak