Fernan Perez Aiarakoa (Toledo, c. 1305 – Gasteiz, 1385eko urriaren 15a) gaztelar noblea izan zen, Aiara leinukoa.[1]
Aita Petri I.a Lopez Aiarakoa, Murtziako adelantado nagusia, eta ama Antsa Fernandez de Barroso.
Aiara, Laudio, Arrastaria, Urkabustaiz eta Kuartangoko jauna, Petri I.a Gaztelakoaren garaian Gipuzkoako ibar-jaun nagusia eta Henrike II.a Gaztelakoaren garaian, Gaztelakoa, eta Arriagako kofradiaren kidea.[2]
Horrez gain, Torrejón de Velascoko jauna, Murtziako adelantado nagusia eta Asturiasko ibar-jaun nagusia ere izan zen. Petri II.a Lopez Aiarakoaren aita izan zen.
1352an, Petri I.ak hala aginduta, Enkarterri menderatu zuen.
Genealogia
Erreferentziak
Kanpo estekak