Felicity Aston (Birchington-on-Sea, 1977ko urriaren 7a) britainiar abenturazalea da, eta 33 urterekin Antartida eskian bakarka gurutzatzen duen lehen emakumea izan zen, 59 eguneko lan gogorraren ondoren.
1.744 km egin zituen, eski-taulen gainean, Rosseko izotz-hesitik (Leverett glaziarra), eta Herkulesen badiara iritsi zen (Filchner-Ronne izotz-hesia)[1][2].
Astonen ibilbidea 2011ko azaroaren 25ean hasi zen, 85 kg-ko lera arrastatuz, ekipoarekin eta hornidurekin, Antartikako eguraldi txarrei aurre eginez (-30 °Celsius graduko tenperaturak) eta berokuntza-arazoak, pizgailu akastuna izateagatik (46 aldiz bakarrik piztu zen). Basamortu izoztuan barrena ibili ondoren, 2012ko urtarrilaren 22an lortu zuen bere egitekoa[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak