FK Inter Bratislava

FK Inter Bratislava
Ezizena(k)žlto-čierni (hori-beltzak)
Sorrera1940
Futbol zelaiaStadium FK Stupava
edukiera: 800 lagun
PresidenteaEslovakia Jozef Barmoš
EntrenatzaileaEslovakia Miroslav Jantek
Liga3. maila
2018-192. maila, 14.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Inter Bratislava (izen osoa Futbalový Klub Inter Bratislava a.s.) Eslovakiako futbol taldea da, Bratislava hiriburukoa.

Historia

Apollo birfindegiaren babesean sortu zen taldea 1949an. 1959an Txekoslovakiako Liga irabazi zuen eta nazioarte mailan ere ongi aritu zen, Mitropa Koapern bi final jokatu eta 1969an titulua eskuratuz. 1962tik aurrera maila gorenean aritu zen etenik gabe harik eta 1993an Eslovakia bereizi zen arte.

Eslovakiako txapelketetako ibilbidea ere bikain hasi zuen eta 2000 eta 2001eko Liga eta Kopa eskuratu zituen. Diru arazoek ordea maila jeitsiarazi zioten eta gaur egun hirugarren mailan ari da.

Palmaresa

Eslovakian: 8

  • Liga (2): 2000, 2001.
  • Kopa (3): 1995, 2000, 2001.
  • Superkopa (3): 1995, 2000*, 2001*.
    • 2000 eta 2001ean ez zen partidarik jokatu Liga eta Kopa Inter Bratislavak irabazi zituelako.

Txekoslovakian: 1

  • Liga (1): 1959.
  • Eslovakiako Kopa (1961-1993) (3): 1984, 1988, 1990.

Nazio artean: 3

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!