Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa[1] (EADG) giza enbrioiei baheketa genetikoa egiteko erabiltzen den prozedura da, 8 zelulako enbrioiari erauzitako blastomero baten edo biren DNA aztertuz egiten dena.[2] In vitro ernalketa-tratamenduetan egiten dute, umetokian giza preenbrioiak ezarri aurretik. Horrela abortu selektiboa ekiditen dute.
Historian, lehendabiziko EADGa Handysidek,[3] Kontogiannik eta Winstonek egin zuten Londresko Hammersmith ospitalean.
Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa, hainbat egoeratan egin daiteke:
- Amaren adina altua denean (>35 urte)
- Aurrekari pertsonalak edo familia aurrekariak daudenean, adibidez familiako norbaitek alterazio genetikoak baldin baditu
- Aurreko abortuak edo arazoak enbrioiaren ezarpenean
- Gizonezkoen faktore larriak
Espainian ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa egiteko, gaixotasunak hurrengo baldintzak eduki beharko ditu:
- Hilgarria izan daiteke edo asko baldintzatuko du umearen bizi-kalitatea
- Ez du tratamendu sendagarririk
- Agerraldi goiztiarra du
Erreferentziak
Kanpo estekak