Evelyn drama film bat da, Bruce Beresford australiar zinemagileak 2002an zuzendu zuena. Sophie Vavasseur, Pierce Brosnan, Stephen Rea, Alan Bates, Julianna Margulies eta Aidan Quinn izan ziren aktore nagusiak. Filma benetako istorio batean oinarritua dago.
Argumentua
Irlanda, 1950eko hamarkada. Evelyn neskatoa (Sophie Vavasseur) eta bere bi anaiak elkarrengandik banatuak eta umezurtegi katoliko ezberdinetara bidaliak dira, auzitegi baten arabera haien aitak (Pierce Brosnan) diru iturririk ez eta bere emazteak laga duenez, seme-alabak mantentzeko gai ez baita. Halere, gizonak bere seme-alabak asko maite ditu eta haiek berreskutatzeko asmo irmoa du, nahiz eta helburu hori lortzeko lege-borroka luzea eta latza izango den.
Aktoreak
Kanpo estekak