Euskal tipografia

Euskal tipografia
Datuak
Sorrera data Tradiziozkoa
Aldaerak ugari
Adibidea
Adibidea: Euskal tipografia

Euskal tipografia gehienetan euskal gaiak adierazteko erabiltzen den letra-tipo multzoa da, sarritan gorputz sendoa duena. Jatorria harrizko hilarrietan eta zurezko etxe-altzarietan zizelkatutako letra tipoa du.

Erabilera

Euskal tipografia idazkunak egiteko soilik erabili ohi da, hori baitu jatorria. Gainera, idazkun jatorri hori dela eta (erromatar alfabetoan jatorria duena), letra larriak baino ez ditu. Sarritan ikus daiteke saltoki eta jatetxe-tabernen izenetan, eta euskal jatorriko produktuetan. Batzuetan, trafiko seinaleetan ere ikus daiteke, hala nola kale-plaketan edo trafiko seinaleetan (A-8 autobideko seinale zaharretan kasu).

Sarri gorputz sendoa duenez, oso gutxitan erabiltzen da testu luzeetan, irakurketa zaildu baitezake.

Tipografia motak

Euskal tipografia Sarako ezkila-dorreko idazkunean.

Badira testu prozesadoreetarako eskuragai dauden hainbat euskal tipografia. Horien artean daude:

  • Haritzaga
  • Karako
  • Ostoak
  • Sculpture
  • Classic
  • Emakhor
  • Etxeak
  • EuskaraOld
  • Gernika
  • Irouleguia
  • Kaxko
  • Koldako
  • Navarre
  • Bilbao
  • Urkiola

Ikus gainera

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!