Euskal Herritar Unibertsala Saria (ofizialki Euskaldun Unibertsala Saria) euren ibilbideaz Euskal Herria atzerrian nabarmenki ordezkatu duten pertsona, elkarte edo erakundeei eskaintzen da. Sari honen helburua, Euskadiren irudi ona kanpora azaltzeari dagokionez nabarmendu diren Euskal Herriko norbanako, elkarte, talde edo erakundeak, saritzea da.[1]Eusko Jaurlaritza Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak eman ohi dute. 1996an sortu eta lehenbiziko saria 1997an eman zen. Azkenezko 2010ean eman zuten.