Euskal Herriko Berdeak-Euskal Berdeak euskal alderdi politiko ekologista izan zen, gero Berdeak alderdian murgildu zena.
Historia
Euskal Herriko Berdeak-Euskal Berdeak 1990ean sortu zen, Espainiako Los Verdes alderdiaren euskal saila izanik.
1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan parte hartu eta 4.199 boto (%0,41a) lortu zituen.
1992an, 1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan zerrendaburua zen Juantxo Domínguezek alderdia utzi eta, zenbait kidekin batera, Berdeak sortu zuen.
1995eko Udal eta Foru Hauteskundetan ez zuen parte hartu, Berdeak alderdi ekologista bakarra izanik.
1995ean Los Verdes birsortzeko Granadako Kongresua egin zuten. Los Verdes konfederazioa bihurtu eta Berdeak konfederazioa osatzea erabaki zuenez Euskal Herriko Berdeak desagertu eta alderdikideak Berdeak alderdian sartu ziren.
Ikus, gainera
Kanpo-estekak