Euskal Herrian euskaraz euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Xabier Amuriza bertsolariak sortu zituen, Natxo de Felipek musikatu eta Oskorri taldeak ezagutarazi zuen 1982ko Adio Kattalina albumean.[1]
Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zuten. Geroago ere bai, 'Euskal abesti herrikoien' artean 9. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[2]
1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoa grabatu zutenean, luxuzko laguntzarekin interpretatu zuten kantu hau: Albert Plá berak interpretatu zuen.[3]
Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.
Hitzak
Abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herrialdetako webgunetan lortu daitezke.[4][5]
Etengabe goraipatzen du euskara, eta galdetzen du ea zer izango litzatekeen Euskal Herria bere hizkuntza ere galduko balu.
Hona hemen abestiaren hitz batzuk, komentatu direnak: Hasiera besterik ez dugu aipatuko, Amurizak sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako:
«
|
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
|
»
|
Erreferentziak
Kanpo estekak