EuroCup Women FIBAk urtero antolatzen zuen saskibaloi txapelketa izan da, Europa mailako emakumezkoen txapelketen artean bigarrena, EuroLeague Women baita garrantzitsuena. 2002-03 denboraldia izan zuen aurrenekoa.
Egitura
2002an sortu zenean Final Four-a jokatzea erabaki zen. Hiru urteren ondoren ordea egitura aldatu zen eta lehiaketa sistema klasikoa onartu zen. Horrela finala bi partidatara jokatu zen. 2020-21 denboraldian COVID-19 pandemiak azken fasea ez jokatzea eragin zuen eta ondoren Final Four sistemara itzuli zen.
Gaur egun herrialdetako ligetatik 60 talde sartzen dira eta sailkapen fase bat izaten dute taldekako fasera sartzeko. Lau taldetako multzoak eratzen dira ondoren. Haietatik sailkatzen direnek play-offak jokatzen dituzte eta 16 talde sartzen dira azken fasera. Hortik aurrera urkila erako sistema klasikoa erabiliz lau talde iristen dira Final Four-a jokatzera.
Palmaresa
Garaipenak
Klubeka
Herrialdeka
Erreferentziak
Kanpo estekak