Euridize (antzinako grezieraz: Eυρυδικη) Egiptoko erregina izan zen.
Ptolomeo I.a Soterren bigarren emaztea izan zen, baita Ptolomeo Zerauno eta Meleagro I.a Mazedoniakoaren ama, hauek, Mazedoniako ondorengo erregeak izango zirelarik.
Antipatro diadoko eta Mazedoniako erregeordearen alaba zen. Ptolomeo I.a Berenize I.arekin ezkondu zenean, bere semeak tronurako oinordekotzatik kenduak izan ziren, eta Miletora joan zen. Ptolomeo Zerauno eta Meleagroz gain, Ptolomeo I.arekin beste seme bat ere izan zuen, honen izena ezagutzen ez dena, baita bi alaba ere: Lisandra, Lisimako Traziakoaren seme zen Agatoklesekin ezkondu zena, eta Ptolemaida, Demetrio Poliorzetesekin ezkondu zena.