Etxe Horia (nederlanderaz: Het gele huis), izenburu alternatiboa Kalea (De straat) 1888an Vincent Van Gogh herbeherear margolariak burututako olio-pintura bat da.
Gaur egun Amsterdam hiriko Van Gogh Museoan ikusgai dago.
Testuingurua
Etxean Van Goghek maiatzaren 1ean alokairuan hartutako 4 geletako estudioa zegoen, berea zela sentitu nahi zuen etxe batean bizitzen jarri nahi baitzuen. Etxea Frantziako Arles hiriko Lamartine plazaren 2. zenbakian zegoen. Irailaren 17an bertara lekualdatu zen, eta bere gutunek garai hartan bizi zuen baikortasun bolada islatzen dute. Hauetako batean anaiari honela idatzi zion:
«
|
Theo anai maitea, azkenean bide zuzenean gaude. Zinez, etxerik gabe egoteak eta kafetegietan bizitzeak ez du axola, bidaiari gisa eta gaztea zarenean, baina hau jada niretzat jasangaitza bilakatu da.
|
»
|
Margolariaren asmoa etxean Theorekin eta estudioko kideekin elkarbizitzea zen. Gertakizuna bere margolanen bilakaeraren aldaketaz jabetzearekin bat dator.
Gerora, etxeak hainbat zaharberritze izan zituen. Bigarren Mundu Gerran zehar, 1944ko ekainaren 25ean Aliatuek burututako bonbardaketa baten ondorioz kalteak jasan, eta azkenean eraitsia izan zen.
Kanpo estekak