Etxaniz Memoriala Elgoibarren urtero jokatzen den txirrindularitza lasterketa da. 23 urtez azpiko lasterkariek har dezakete parte eta Lehendakari Txapelketaren egutegiaren barruan dago.
Historia
Lasterketa hau lehenbiziko aldiz 1947ko abuztuaren 8an jokatu zen, Juan Etxaniz Arrieta omenaldi moduan. Etxaniz bertako txirrindularia zen, 19 urte besterik ez zituelarik 1918ko Espainiako gripeak jota hil zena. Jose Bergarak irabazi zuen hasierako edizio hau, txirrindulari hasiberrientzat eta laugarren mailakoak bakarrik erreserbatuta zegoena. 1959tik aurrera “Gure Bide Txirrindulari Elkartea”k antolatzen du.
Tradizionalki abuztuaren 23an egiten da, egun horretan San Bartolome eguna ospatzen delako Elgoibarren.
Sortu zenetik, palmaresean hainbat txirrindulari famatu daude Txomin Perurena, Jose Nazabal, Alfonso Gutiérrez, David Etxebarria, Roberto Heras, Unai Osa edo Samuel Sánchez besteak beste. Azken urteetako garaileen artean, Luis León Sánchez, Juan José Lobato edo Jaime Rosón azpimarratzekoak dira, geroago izandako ibilbidea profesionala kontutan hartuz.
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak