Espeusipo (antzinako grezieraz: Σπεύσιππος; c. K.a. 408 – K.a. 339/8) greziar filosofo bat zen, Eurimedonte Mirrinosekoa eta Potoneren semea eta Platonen iloba, Potoneren aldetik. Atenasen jaio zen K.a. 393an, eta, gutxi gora-behera, K.a. 339an hil zen.
Bere osaba zen Platonen ondorengoa izan zen Atenaseko Akademiaren zuzendaritzan, postu hau K.a. 357an hartu zuelarik. Bere lanari buruz, txatalezko bertsio batzuk baino ez dira mantentzen.
Aristotelesen arabera, Pitagorasen zenbakien teoria erreferentzia bezala utzi zuen, baita ideien teoria edo ideien mundua ere.