Espainiako nekazaritza paisaiakEspainiako estatuan gizakiak sortu dituen nekazaritza mota ezberdinak dira. Klimak berebiziko garrantzia duenez eta Espainiak klima asko dituenez, nekazaritza paisaiak anitzak dira:
Espainiako paisaia hezea
Kantauriko itsasertzeko, Galiziako zati handi bateko eta mendebaldeko Pirinioetako paisaia da.
Honen habitata, barreiatua da. Ingurune hau nekazaritzarako ez da batere ona. Horregatik, itsasertzeko eremu beheretan eta ibai-haranetan soilik egiten da jarduerda hau. Lursailak itxiak dira, eta minifundioa da garrantzitsuena.
Klima ozeanikoari esker, larre natural zabalak sor daitezke. Horregatik, eremu honetan abeltzaintzan jarduten dute. Lurrak erabiltzen dituzte baso-ustiapenerako.
Honen habitata, bildua da. Hegoaldeko ingurunean lursail handi eta txiki zabalak daude; Kataluniako, Levanteko eta Balearretako itsasertzean, ordea, lursailak itxiak dira, eta minifundioa da garrantzitsuena.
Lehorreko nekazaritza eta nekazaritza ureztatua egiten dira. Guadalquivirreko haranean eta itsasertz aurreko eremu menditsuetan lehorreko nekazaritza egiten da; hantxe, Mediterraneoko trilogia eta arbendolondoa dira nagusi. Gainerakoa nekazaritza ureztatua da, eta barazkiak eta frutak hazteko oso ona da.
Mediterraneoko paisaia freskoa
Penintsulako barnealdeko zati handi bateko paisaia da.
Honen habitata, bildua da. Dueroren eta Ebroren arroetan, lursail txikiak dira nagusi; eremu idorragoetan, latifundioa eta openfield nabarmentzen dira. Hiru eremu bereizgarriak dira:
1) Eremu ureztatuetan, ibaiertzean, lursail txiki irekietan, barazkiak, zerealak, fruta-arbolak eta industria- eta bazka-landareak hazte dira.
2) Eremu garai eta lauetan, zereal-laborantza estentsiboak eta haragitarako ardi]]-hazkuntza dira nagusi; lursail handi eta irekietan.
3) Mendikateak eta ordokiak elkartzen diren eremuetan, lehorreko laborantzak daude, non mahastiak, olibadiak era arbendolondo sailak daude. Haragitarako ardi-hazkuntza estentsiboa egiten da; lursail handi eta irekietan.
Kanarietako nekazaritza-paisaia
Kanarietan, erliebe menditsuak, lur bolkanikoek eta klima beroak baldintzatzen dituzte nekazaritza-jarduerak, eta paisaia bereizgarri bat sortzen dute.
Honen habitata, bildua da.
Itsasertzean eta Atlantikoko jaime fresko eta hezeak jasotzen dituzten eremuetan, esportaziorako laborantzak daude, baita plantazio tropikalak eta plastikopeko laborantzak ere.
Barnealdeko eremu garaietan, nekazaritza tradizionala eta ahuntz-hazkuntza estentsiboa egiten dira.
Mendi hezearen paisaia
Penintsulako altitude handieneko eremuetako paisaia da. Erliebe eta klimari dagokionez, eremu horiek ez dira oso onak nekazaritzarako. Haranen behealdean egiten da nekazaritza, alegia. Hantxe, polilaborantza egiten da, familia elikatzeko, eta bazka-landareen laborantza, azienda elikatzeko.
Jarduera nagusiena beni- eta ardi.hazkuntza estentsiboak dira. Horregatik, lurren zati handi bat erabiltzen da aziendak larreratzeko. Baso-ustiapena ere da nagusi.
Barnealdeko nekazaritza-paisaia
Klima mediterraniar kontinentalizatua du. Non tenperatura kontrakotasuna, euri gutxi, landare gutxi, baso hosto iraunkorrak dauden, hain zuzen. Populaketa galdu egin du eta biztanleria herrietan pilatua egoten da. Duero inguruan minifundismoa da nagusi baino Tajo inguruan latifundismoa ere aurki dezakegu.
Trilogia mediterranearra nagusitzen da, lehorrekoa eta estentsiboa, alegia. Zerealak, mahastiak eta olibadiak dira nagusi.
Ureztapenak, industria-laboreak eta abeltzaintza intentsiboki lantzen dira.
Mediterranear nekazaritza-paisaia
Klima mediterranearra du. Non uda beroa, prezipitazio gutxi, eta leku laua dauden. Eremu hau oso aproposa da nekazaritzarako eta baratzetan intentsiboki lantzen dira.
Paisaia honestan, zitrikoak, fruitondoak, barazkiak, kotoia, lehorreko laborantza eta behiak eta txerriak dira nagusi.