Errugbia 1920 hamarkadatik jokatu izan da Espainiar Estatuan. Selekzioaren lehen partida 1929an jokatu zen Bartzelonan. 1930 hamarkadan lagunarteko partida ugari jokatu zituen eta gehienetan garaile atera zen, Alemaniaren aurka ezik.
Behin jokatu du Munduko Errugbi Txapelketan, sailkapen faseko lau partidak irabazi ondoren. Txapelketako Liga fasean ordea aurkari gogorrak tokatu zitzaizkion, Hego Afrika, Eskozia eta Uruguay, eta punturik lortu gabe gelditu zen.
Europako Nazioen Kopan jokatzen du bestela, Sei Nazioen B Txapelketa ere deitzen dena. 1952an egin zuen debuta eta 38 partaidetza izan ditu. Ez du inoiz irabazi baina hirugarren postu batzuk baditu, azkenengoak 2012 eta 2015 urteetan.
Hainbat euskal jokalarik jokatu izan dute selekzioan.