Espainiako Alderdien Legea 2002ko ekainaren 27an Espainiako Legebiltzarrak onartutako lege bat da. Testu horren arabera, legearen helburua alderdi guztiek demokrazia eta konstituzioa errespetatzea da eta, beraz, bortizkeria onartzen duten alderdiak ezin dira demokratikoak izan. Modu horretan alderdiak legez kanpo uzteko bide administratiboa martxan jarri daiteke.
Legearen helburua Batasuna legez kanpo uztea izan zen, eta lege hori baliatu zen Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta hainbat Herri Plataforma legez kanpo uzteko. Zehazkiago, PP alderdiko buruzagi Jose Maria Aznarrek ad hoc asmo hori berretsi izan du, adieraziz "Alderdien Legea, besteak beste, Bildu legez kanpo uzteko egin zen".[1]
Lege honen alde alderdi hauek bozkatu zutenː Alderdi Popularra, PSOE, CiU, CC eta Alderdi Andaluzista. Guztira aldeko 304 boto izan zituen (Izquierda Unidako Gaspar Llamazaresek ere alde bozkatu zuen, akats baten ondorioz). Jarraian agertzen diren alderdi hauen 16 boto aurka izan zituenː IU, EAJ, EA eta ERC, (ezker abertzaleak ez zuen diputaturik, 2000ko Espainiako hauteskunde orokorretarako abstentzioaren deia egin baitzuen) eta abstentziorik ez zuen izan.
Alderdien Legea aplikatu zaien alderdi politiko, hautes elkarte nahiz koalizioak
Ikus gainera
Kanpo estekak
- ↑ Aznar: "La Ley de Partidos se hizo para ilegalizar a Bildu, hay facultades para limitarlos". (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).