Espadaña (euskaraz: «kanpai-horma») Leónen 1944tik 1951ra argitaratu zen poesia aldizkaria izan zen. Frankismo garaian erregimenarekin joera kritiko bat mantendu zuen, konpromezuzko poesia indartuz. Espainiako gerra ondorengo poesian garrantzi handia izan zuen.
Historia
Aldizkariaren sortzaileak Antonio González de Lama, Eugenio García de Nora eta Victoriano Crémer izan ziren. Espadaña aldizkariak, modu batez, frankistek lantzen zuten poesia estetikoa eta klasizistari erantzun nahi zuen; azken hauek Garcilaso. Juventud creadora aldizkaria zuten (1943-1946). Garcilasismoaren aurrean Espadaña aldizkariak poesia deserrotua eta kritikoa landu zuen, batzutan tremendismoaren kalifikazioa jasoz. Esan ohi da Espadaña eta Garcilaso bi muturreko ikuspuntuak ordezkatzen zituztela baina hori ez da egia zeren eta poeta espainiar progresistek zentsuraren eta errepresioaren mehatxupean bizi baitziren eta horrek haien adierazpenak erabat mugatu baitzituen. Espadañaren kasuan, aldizkari honek inoiz ez zuen inongo laguntzarik jaso.[1]
Kolaboratzaileak
Espadañan garaiko poeta kritikoenek idatzi zuten:
Bestetik, frankistek debekatzen zituzten idazleen obrak berreskuratzen saiatu ziren, besteak beste, César Vallejo, Pablo Neruda, Miguel Hernández...
Erreferentziak
Kanpo loturak