Eslovakiako Itzulia, ofizialki Okolo Slovenska, herrialde honetan egiten den txirrindularia lasterketa profesionala da. Lehen ekitaldia 1954. urtean izan zen. Itzuli luzea zen lehen, aste bat baino luzeagoa ekitaldi askotan, baina 2000. urtean, 5 etapara murriztu zen eta 2016. urtetik ez geroztik 4 etapara murriztu da. Garaile gehienak bertokoak izan dira baina azken urteotan atzerritarrak gailendu dira. Lehen irabazlea Karel Nesi izan zen eta irabazle famatuena Peter Sagan izan da.