Eskandinaviar eredua, Eskandinaviako herrialdeetan amankomunak diren gizarte eta politika praktika multzoak jasotzen duen izendapena da, orokorrean Danimarka, Norvegia eta Suedia, eta maiz baita Islandia eta Finlandia ere barne. Sozialdemokraziarekin lotu ohi da.
Ongizate-estatuaren eredutzat ere jotzen da, eta bere ezaugarri nagusia merkatu libreko ekonomia, eta oso ongi antolatutako gizarte segurantza, osasun eta hezkuntza sistema bat edukitzean datza.