Erua (Vicia ervilia) Fabaceae familiako urteko sastraka landarea da, 50 cm inguru luze hazten dena, sortako lore horiak eta lekako fruitua ematen duena. Landare horren aleaz jateko irina egiten da. Mediterraneo aldeko lurralde guztietan izaten da.[1] Turkiako zenbait aztarnategi arkeologikotan K.a. VI. edo VII. milurteko aleak topatu dituzte.[2]
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Daniel Zohary and Maria Hopf, Domestication of Plants in the Old World, third edition (Oxford: University Press, 2000), p. 116.
Kanpo estekak