Erroseola edo bat-bateko exantemasukar eruptiboa da, eskarlatinaren modukoa, baina itxuraz ez dirudi infekziosoa. Hiru bat eguneko sukarraren ondotik erupzio morbiliforme bat agertzen da, zurbil samarra enborrean eta gorputz-adarretan, 48 ordutan desagertzen dena, ezkatadurarik gabe. Ume txikietan ikusten da normalean.[1] Duela gutxi arte, bere jatorria ezezaguna zen, baina, gaur egun, gizakien bi herpesbirusek eragiten dutela ezagutzen da, HHV-6 eta HHV-7, erroseolaren birus bezala ezagutzen direnak.[2]