Errege-erreginen bainuetxe edo Kaseta,[1] Donostiako Kontxako pasealekuko eta hondartzako eraikin bat da, lehenagoko bainu-etxola edo kaxeta mugikorra ordezkatu zuena. Ramon Kortazar arkitekto donostiarrak diseinatu zuen eta 1912an ireki zen, ondoko ekialderaxeago dagoen Perla bainuetxea handia bezalaxe.[2]
21. mendean eraikina Gipuzkoako Piraguismo Federazioaren egoitza da.[2]
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ 19. mendeko bainu-etxola mugikorraren izen bera eduki du eraikin honek, Caseta Real gaztelaniaz, eta Erret-Kaseta edo antzekoak euskaraz (finkatze ofizialik gabe), baina bereizketa komeni da, bi gauza desberdin baita, bata kaseta edo bainu-etxola propio, eta honakoa eraikin oso bat, bainuetxe txiki bat.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Zabaleta, A.. (2010-06-13). «Baños republicanos en La Concha» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
Kanpo estekak