InauteakHausterre-egunaren aurreko azken igandean hasten dira; beraz, ez dute egun finkorik, urtero aldatzen baita. Hiru egun irauten dute. Herriko gazteek lau danbolin nagusi izendatzen dituzte, bi mutil eta bi neska. Horiek urteko ospakizun guztiak antolatzen dituzte, inauteriak, bestak...
Inauteetako lehenbiziko egunean, gazteek, bi taldetan banatuak eta soinulariak lagun, eskea edo puska biltzea egiten dute herrian barna. Etxe batera ailegatzean, larrainean edo barnean, jatera eta edatera ematen diete; lehengo denboretan, txistorra, odolkia edota arrautzak ere jasotzen zuten, baina gaur egun dirua bildu ohi dute. Astelehenean, talde batek Untxideko eskea egiten du, eta besteak Gorostapalotik hasi eta Azkarateraino.[2]
Astearte goizean, bi taldetan, Iñarbil eta Iñarbegi korritzen dituzte. Bazkalondoan, desfilea egiten da. Damak dira pertsonaia nagusiak.[oh 2] Zuriz jantzirik, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalirik ateratzen dira, berek zanbonbak izendatzen dituzten dunbalak joaz.[3]
Jose Apeztegia (169?-1746), Nafarroako Bikario Nagusia eta priorea, Iruñeko kalonjea, irakaslea eta idazlea. Bere garaiko Europako gizonik garaienetakoa omen zen.