Erosten Liburua, Jeremiasi egotzia, Bibliaren Itun Zaharreko eta Tanaj-eko dokumentua da. Kristauen Bibliak Liburu profetikoetan kokatzen du, Biblia protestanteetan Jeremias eta Ezekielen artean, eta Jeremias eta Baruc-en artean edizio katoliko eta ortodoxoetan.
Egilea
Bai tradizio juduak eta bai tradizio kristauak Jeremiasi egozten diote Liburua. Poemen edukiak profeta bizi izan zen garaikoak izatean oinarritzen da baiezpen hori. Hala ere, egilea Jeremias izan zenaren frogarik ez dago.
Gaur egungo teorien arabera, Erosten Liburua Jerusalemen idatzi zen, k.a. 587ko hondamendiaren ondoren, baina ezta esku berberak idatzia eta ezta garai berean idatzia ere. Egiazko egileak judu jainkozaleak eta legean jantziak izan ziren, eta, oso probablea da Jeremiasen Liburua oso ongi ezagutzen zuten apaizak izatea.
Erabilera
Hiriaren hondamendi belikoa eragin zuten desobedientziengatiko damuari buruzkoak, eta hiriaren eta bertako biztanleen dueluari buruzkoak dira testuak. Hori dela eta, Jerusalemgo Bigarren Tenplu Handia babiloniarrek suntsitu zutela oroitzeko barauan errezitatzen dituzte juduek aipatutako testuak.
Edukia
Liburuak Jerusalem, K.a. 587an Nabukodonosor II.aren eskuetan erori ondoren, suntsitu izanagatiko bost erosta-poema ditu.
Judaren suntsitzea eta hiriaren setioaren izugarrikeria oroitarazten dute, beraz.
Ezaugarriak
Bost eresi edo elegiak independenteak dira, eta ezaugarri diferenteak dituzte. Hirugarrena bakarkako erosta da; bosgarrena kolektiboa da, eta lehena, bigarrena eta laugarrena hileta-otoitzak dira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak