Ernst Otto Beckmann (Solingen, 1853ko uztailaren 4a – Dahlem, Berlin, 1923ko uztailaren 12a) alemaniar kimikaria izan zen. Fisikako irakasle izan zen Erlangenen eta Leipzigen. Ebuiloskopiako eta krioskopiako metodoak aztertu zituen, gai organikoen pisu molekularra neurtu asmoz. Termometro berezi bat diseinatu zuen horretarako, tenperaturaren oso gorabehera txikiak neurtzeko gai dena: Beckmannen termometroa.
Erreferentziak